Autoprodukzioa
Sortu zeure energia propioa eta lagundu etorkizun energetiko iraunkorrago bat eraikitzen
Teilatu propiorik ez baduzu ere, eguzki-energia ekoiztu dezakezu zure etxe edo erakundean. Aurkitu zure beharretara hobekien egokitzen den modalitatea.
Autokontsumo-modalitateak
Beharbada ez duzu jakingo, baina eguzki-plaken instalazio bakar batek hurbil bizi diren bizilagunak, modu kolektiboan, elektrizitatez hornitu dezake: etxebizitzak, saltokiak, bulegoak, eta abar.
Hiri-sorkuntza (GURB)
Ez baduzu estalki propiorik, alokairuko etxea baduzu edo ezin baduzu banakako instalazio bat ordaindu, GURB proiektuaren bidez gure instalazioetako batera konektatu ahalko zara autokontsumo kolektiboari atxikitzeko.
Autokontsumo-kudeatzailea
Autokontsumo kolektiboa baduzu, ahaztu zailtasunak: gu arduratuko gara zure eguzki-plaken kudeaketaz.
Autoprodukzioa pisu-blokeetan
Pisu-bloke batean bizi bazara, gaindegian instalazio fotovoltaiko bat nola jarri azalduko dizugu.
Enpresa instalatzaileen sarea
Som Energiak ez ditu plaka fotovoltaikoak instalatzen, baina horretan espezializatuta dauden hainbat enpresa aukeratu ditu. Behean haiekin harremanetan jartzeko datuak aurkituko dituzu. Zure plakak instalatzen kudeatzen eta optimizatzen lagunduko dizute.
Gainera, hornitzaile horiek beste deskarbonizazio-metodo batzuk (hala nola aerotermia eta bateriak) erabiltzen lagunduko dizute.
Aurkitu zerbitzurik egokiena zuretzat
Erantzun galdera batzuei eta aurkitu zerbitzurik onena zuretzat