Generation kWh
Generation kWh proiektuan, zure dirua energia berriztagarriak sustatzen jarraitzeko erabiltzen da.
Proiektuari buruz
Generation kWh energia berriztagarriko sorkuntza-instalazio berriak eraikitzeko edo erosteko aukera ematen digun mailegu-sistema bat da.
Mailegu tradizionaletatik bereizten da finantza-itzulkin baten ordez, energia- eta ingurumen-itzulkin bat ematen duelako. Funtzionamendua oso erraza da:
- Energia berriztagarriak sustatu nahi dituzten eta epe motzera edo ertainera beharko ez duten diru-kantitate bat duten pertsona edo erakundeek mailegu bat egiten diote Som Energiari.
- Kooperatibak diru hori energia berriztagarriko sorkuntza-instalazio berriak abiarazteko inbertitzen du.
- Som Energiak mailegatutako kopurua urteko kuoten bidez itzultzen du, 25 urtetan zehar.
Akzio energetikoak jasotzen dituzu
Parte-hartzaile bakoitzak urtean erabiltzen duen elektrizitatearen araberako diru-kopuru bat mailegatzen du. Mailegatutako 100 euro bakoitzeko, akzio energetiko 1 jasotzen duzu. Hau da, 1.000 euroko ekarpena egiten baduzu, 10 akzio energetiko jasoko dituzu.
Proiektu jasangarriak bultzatzen dituzu
Som Energiak ekarpen guztietatik jasotako dirua energia berriztagarriak (hala nola fotovoltaikoa, eolikoa eta minihidraulikoa) ekoizteko proiektuak sustatzeko erabiltzen dugu.
Energia-eskubideak eskuratzen dituzu
Mailegu bat egitean, 25 urteko iraupena duten energia-eskubideak eskuratzen dituzu. Eskubide horiei esker, elektrizitatea kostaprezioan jasotzen hasi zaitezke ekarpena egin eta 12 hilabetera.
Generation kWh proiektuan parte hartzeko aukera baloratzen ari bazara, agian interesatuko zaizu Som Energiaren tarifak ezagutzea.
Ekarpena 25 urtetan zehar itzultzen dizute
Generation kWh sistemaren funtzionamenduari buruzko oinarrizko datu hauek kontuan hartzekoak dira:
- Mailegua itzultzea: Zure ekarpena 25 urtetan zehar itzuliko dizugu interesik gabe. Lehen kuota ekarpen egin eta 24 hilabetera jasoko duzu. Hori da, hain zuzen, energia garbia sortuko duten instalazioak abiarazteko behar dugun denbora.
- Ekarpena egin eta 12 hilabetera, energia berriztagarria kostaprezioan jasotzen hasi ahalko zara kontratuaren indarraldia amaitu arte.
Tresna honek, zure egungo kontsumoaren arabera, zuretzat ekarpen egokiena kalkulatzen laguntzen dizu.
Generation kWh proiektuari esker, jada 3 instalazio fotovoltaiko ditugu energia garbia ekoizten eta banatzen Ávilan, Lleidan eta Sevillan. Une honetan, ekarpenak biltzen ari gara laugarren instalazio bat Tiuranan, Lleidan, eraikitzeko: Mas Pinós. Nahi izatekotan, zuk ere parte hartu dezakezu. Hauek dira edizio honetara ezarri dugun helburua eta dagoeneko jaso ditugun maileguak:
Lortutako zifra
2.000.000 €
Edizio honetarako aurreikusitako kopurua
3.000.000 €
Kontaktua
Zalantzarik baduzu, idatzi generationkwh@somenergia.coop helbidera.