Bizitza kooperatiboa
Aktibismoa, inplikazioa, parte-hartzea
Som Energian inplikazio aktiboa sustatzen dugu, gure jardueran parte hartzea. Horregatik, bazkide aktiboenak, hitzaldiak emanez edo azoka eta ekitaldietan parte hartuz, gure eginkizuna zabaltzera gonbidatzen ditugu.
Gainera, bazkideek tokiko taldeetan parte hartzeko eta antzeko interesak dituzten kolektiboekin konektatzeko aukera dute.
Lan egin Som Energian
Etorkizuna eraldatzeko prest dauden pertsona ausart eta konprometituek osatzen duten Som Energiaren lan-taldea.
Kontsultatu gure enplegu-eskaintzak, energia justu, garbi eta komunitario baten erabileraren bidez aldaketa sustatzen duen taldean sartzeko.
Kontsultatu egutegia hurrengo topaketan parte hartu nahi baduzu:
[esc]hola
Ikaskuntza-gune honetan pertsona guztiek parte hartu dezakete, bazkide izan ala ez.
[esc]holan hitzaldiak, tailerrak, solasaldiak eta eztabaidak antolatzen ditugu asteburu batean zehar, eskuarki udazkenean. Helburua da ezagutza zabaltzea, esperientziak partekatzea eta komunitatea indartzea.
Aula Popular
Prestakuntza-gune honetan kooperatibismoaren eta energiaren inguruan hausnartzen dugu, ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioei jarraituz.
Parte hartu gure online ikastaroetan: edonoiz egin daitezkeen ikastaroak eta egun eta ordu zehatz batean egiteko ikastaroak daude.
Parte hartu Kooperatiban.
Batzar Nagusia
Erabakiak hartzeko organo gorena. Urtero elkartzen gara funtsezko gaiak jorratzeko: finantza-balantzea, norabide estrategikoa edota barne-politikak. Elkarrizketa eta botoa dira gure tresnak.
Elkarrizketa Handia
Hausnarketa- eta partaidetza-topaketa. Bi urtez behin egiten dugu gure epe ertainerako estrategia bideratuko duen gai bati buruz eztabaidatzeko. Ez dugu bozkatzen, denon artean hausnartzen dugu soluzioak aurkitzeko.
Participa
Dagoeneko bazkidea bazara, plataforma honetan sartu zaitezke Kooperatiban parte hartzeko organoak ezagutzeko. Era berean, elkarrizketa-guneetan parte hartu, adostasun-puntuak aurkitu eta onartu ahalko dituzu.
Errektore Kontseilua
Gure ordezkaritza- eta gobernu-organoa da. Jarduteko gidalerro nagusiak ezartzen ditu, hainbat organok, hala nola Som Energiaren Batzar Nagusiak, ezarritako politikaren eta Kooperatiben Legearen arabera.
Kontu-hartzailetza
Som Energiaren gardentasun ekonomikoa bermatzen du. Kontuak aztertzen ditu eta txosten xehatu bat prestatzen du Batzar Nagusian partekatzeko.
Edozein izan daiteke hautagai Kontu-hartzailetzan sartzeko. Batzar Nagusiak hautatzen ditu Kontu-hartzailetzako kideak.
SomLab – Hackasom komunitatea
Hackasom "Hacker" eta "Som Energia" hitzetatik dator. Teknologiaren laguntzaz etorkizun iraunkor bat sortzeko helburuarekin, informatika- eta programazio-ezagutzak partekatu nahi dituzten lagunen topagunea da.
Ekarpenak kapital sozialera
Som Energia irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat da, eta bazkideen borondatezko ekarpenen bidez finantzatzen da nagusiki. Horrek independentzia ematen digu eta energia berriztagarriko proiektu berriak sustatzeko aukera.