Dokumentazioa
Gardentasunarekin konprometituta gaudenez, erabakiak kolektiboki hartzen eta jakinarazten laguntzen diguten egitura batzuk sortu ditugu. Egitura horiei esker, zure konfiantza mantentzen dugu.
Orri honetan egitura horiek zeintzuk diren eta zertarako balio duten azaltzen dugu.
Mugarri eta data seinalatuak
Orri honetan Som Energiaren une garrantzitsuenak aurkituko dituzu, Kooperatiba 2010ean sortu zenetik gaur egunera arte. Nabigatu urtez urte, hilez hil, jakiteko nola iritsi garen Europako energia-kooperatibarik handiena izatera.
Urtarrila
Anglesolan, Lleidan, kokatuta dagoen La Serra instalazio fotovoltaikoa abiarazi da.
Otsaila
Maiatza
Uztaila
Webgunea eguneratu dugu marka berriarekin.
Abuztua
Bi instalazio berri abiarazi ditugu Bages eskualdean: Cardener eta La Vinya.
Iraila
La Serra inauguratu dugu, Kataluniako lehen instalazio fotovoltaiko kooperatiboa Anglesonan, Lleidan.
Azaroa
Abendua
Som Energiaren 15. urteurrena ospatzeko, Gironan ekitaldi instituzional bat antolatu eta Kooperatibaren dokumentala estreinatu dugu.
Memoria soziala Som Energiaren jardueraren berri ematen duen urteko txosten bat da.
Dokumentu hau Batzar Nagusian aurkezten dugu. Guretzat baliagarria da azken urteko ekintzen eta emaitzen ikuspegia ematen digulako.
Dakizun bezala, urtero Batzar Nagusi bat egiten dugu. Batzar Nagusian bazkide diren pertsona eta erakunde guztiek bozkatzeko eskubidea dute. Batzarra amaitzean, erabaki, ekarpen eta aldaketa guztiak handik gutxira argitaratzen den akta batean jasotzen ditugu.
Hala, gure gardentasun- eta partaidetza-konpromisoa bermatzen dugu.
Som Energian gure kontuak argitara ematen ditugu. Zure parte-hartzeak duen inpaktua ezagutzeko, kontsultatu gure urteko txostenak eta balantzeak.
Kontu-hartzailetzak Kooperatibaren finantzak berrikusten eta gainbegiratzen ditu, kudeaketa ekonomikoa egokia dela bermatzeko. Kontu-hartzailetzaren txosten guztiak publikoak dira eta hemen kontsultatu ditzakezu.
Datu irekiko tresna bat duzu eskura zenbait datu (adibidez, kontratu berriak, bazkide diren erakundeak edo gure instalazioek sortu duten energia) dataren eta eremu geografikoaren arabera kontsultatzeko.