Borondatezko ekarpenak
Som Energia irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat denez, gure funtzionamendua ez da energia-konpainiena bezalakoa.
Egin zure ekarpenaKooperatiba 2010ean sortu zen, gaurdaino defendatu ditugu balioetan arreta jarriz. Eta, urte hauen guztien ondoren, harro gaude, gure lanaren atzean, 86.000 pertsona eta erakunde baino gehiago daudelako.
Bazkide diren pertsona eta erakundeen bidez finantzatzen gara
Kooperatibaren berezitasunetako bat finantzaketa-eredua da: Som Energia, % 80an, bazkide diren pertsona eta erakundeen ekarpenen bidez finantzatzen da. Ez ditugu mozkin ekonomikoak lortu nahi, baizik eta ingurumen- eta gizarte-onurak.
Zure konfiantzak hazten jarraitzen laguntzen digu
Som Energiarengan konfiantza izan duten pertsona eta erakundeei esker, Europako energia-kooperatibarik handiena izatera iritsi gara. Hau da gure helburua: hazten jarraitzea herritarren esku dagoen eta inor atzean uzten ez duen eredu energetiko guztiz iraunkor eta banatu bat lortzeko.
Borondatezko ekarpenak
Kooperatibaren zerbitzuak erabiltzeko, pertsonek eta erakundeek 100 euroko nahitaezko ekarpen bakar bat ordaintzen dute. Era berean, kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak jasotzen ditugu. Izan ere, kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak dira Som Energiaren finantzaketa-iturri nagusia eta, horien truke, bazkideek interes bat jasotzen dute.
Pauso sendoz aurrera egiten jarraitzen dugu etorkizun iraunkor baterako bidean
Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak energia sortzeko proiektu berriak finantzatzeko erabiltzen ditugu. Gainera, horiei esker, egonkortasun ekonomikoa eta zorpetze txikia ditugu. Eta finantzaketa gehiago behar dugunean, banka etikoa lehenesten dugu betiere.
Garrantzitsuena hau da: kapital sozialari esker, Som Energiaren benetako jabeak bazkide diren pertsona eta erakundeak dira.
Borondatezko ekarpenak kapital sozialera
8.449 bazkidek 23.080.800 euroko ekarpena egin dugu jada
Zuk ere egin dezakezu ekarpen bat kooperatibaren borondatezko kapital sozialera. Ekarpen bat egiteko, bete beheko formularioa.